Okerrak Iragarkiak

Okerrak taldeak publizitatea egiteko hainbat espazio du. Horien bitartez funtsezkoa dugun diru-laguntza lortzen dugu jaien antolaketak sortzen dituen gastuei aurre egiteko. Bi dira iragarleak lortzeko bideak: aldizkaria eta tramankulua.

OKERRAK ALDIZKARIA

Urtean behin argitaratzen den aldizkaria da. Urteko jai-egitaraua eskaintzen du, baita egingo diren jarduerei buruzko intereseko informazioa ere. Aldizkariak 60 bat orrialde ditu eta 5.000 ale inprimatzen dira; jendearen eskura jartzeko establezimendu eta enpresa laguntzaileen artean banatzen dira.

Hona hemen aldizkarian iragarkiak jartzeko tarifak:

1/8 orrialde

35€

1/4 orrialde

60€

Orrialde erdia

110€

Orrialde osoa

200€

“JAIFURGOA”

Urte mordoa darama gurekin, ikaragarri maite dugunez, ez genuke aldatuko ezta Ferrari baten truke ere! Gainera publizitatea gehitzeko aukera ematen digu; primeran ikusten da jaietako ibilbideetan, baita jaien aurreko eta osteko asteetan ere.

Publizitatea egiteko euskarriak dira A-3 tamainako (2 folio) binilozko bi eranskailu erresistenteak furgonetaren alde bietan.

Vinilo A-3 FURGONETA

*150€

*Iragarki horien prezioa 150€ dira; hala ere, prezioa negoziatu daiteke iragarleak jarri nahi dituen biniloen tamaina edo kopurua handiagoa bada.

BESTE FORMATU BATZUK

Aipatutako euskarriez gain, badira babesleentzako beste espazio interesgarri batzuk; hala nola, pankarta, txarangako kideen jantziak edo xanpain-jaiaren espazioa. Horrelakoetan interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan HEMEN

Furgonetan edo aldizkarian agertu nahi duten iragarleak iragarkiaren irudia onako helbide elektronikora bidali beharko dute: anunciosokerrak@hotmail.com

NOLA EGIN DIRU-SARRERA

Diru-sarrerak Laboral Kutxako kontu korronte honetan egingo dira: 3035 0429 07 4290007552 . Eta honakoak adierazi beharko dira:

  1. Bazkidearen izen-abizenak
  2. Establezimendu babeslearen izena

Adibidea: Iñigo Salinas Encarni harategia