Okerrak kuadrillara sartu nahi duen orok baldintza batzuk betetzeaz gain, eskaera bat egin beharko du hurrengo lerrootan adierazten den moduan:
Libre geratzen diren plazek baldintzatuko dute murrizketa handiagoa edo txikiagoa izatea; izan ere, itxaron behar da gaur egungo kideek adierazi arte jaietan irtengo diren edo ez. Kontuan hartu eskabide asko jasotzen dugula eta libre dauden plazak gutxi direla, beraz, eskaera egiteak ez du esan nahi eskatzailea onartuta dagoenik, eta tamalez, askori ezetza eman beharko zaio. Era berean, Okerrak kuadrillan sartu nahi duen orok baldintza batzuk derrigorrean bete behar ditu:
- 18 urte baino gehiago izatea (gurasoek edo tutore legalek lagundu beharko diete adingabekoei).
- Gaur egun kuadrillakide diren bi lagunen abala izatea (kuadrillan behintzat 3 urteko antzinatasuna duen kuadrillakide bakoitzak 2 eskatzaileri baino ezin izango die abala eman).
- Orrialde honetan topatuko duzun eskabidea betetzea.
Behin eskabide guztiak jasota, ebaluatu egingo dira eta erantzuna emango zaie uztailaren 1ean, irizpide hauen arabera:
- Egun gehiagotan irtengo diren lagunek lehentasuna izango dute.
- Norbanakoek edo gehienez 3 laguneko taldeek lehentasuna izango dute talde handiagoen aldean.