Urtero, azaro aldera, Okerrak kuadrillakook hitzordu finko bat dugu: Ali-Ehariko jaiak, hain zuzen ere. Bertan hasi zen dena, bertan dira gure erroak eta jaietan ez dago kale egiterik.
Okerrak kuadrillakoook parte hartzen dugu herriko jendearekin txosnaren muntaketan eta kudeaketan. Gainera bertan izaten dira arratsaldeko umeentzako jarduerak (pailazoak, magoak…) eta mus txapelketa, urtetik urtera jende kopuru ederra batzen duena txapela eramateko prest.
Gauean, blusok eta neskok kuadrillako afarian indarrak hartzen ditugu gauerdiko berbenari heltzeko; izan ere, hotz izaten den azaroko gau horretan, Joselu Anaiak taldearen lagunok dantza batean jartzen gaituzte denok.