Bisita Ajuria egoitzara

Urtero, abuztuaren 5ean, Andre Maria Zuriaren egunean, dianen ostean San Martin auzoko Ajuria egoitzara joaten gara. Gure nagusiak jaien partaide egiteko asmoz, eurekin tarte atsegin bat pasatzen dugu eta eurekin batera gogoratzen dugu zein ondo pasatzen zituzten jaiak saltoka, dantzan eta umore onean; hala ere, nabari da urteek ez dietela kendu jaiak bizitzeko gogoa, ezta alaitasuna ere.

Atsegin handia da guretzat aitona-amonei goiza alaitzeko aukera hau (beti ere mezarekin kointziditu ezean, jakina). Gozagarria da eurekin dantza egitea eta gozokiak banatzea, beti ere erizainen kontrolpean, baten bati azukrearen mailak gora egiten badio, ederra egin dugu eta!