1978an dantzari amorratuen kuadrilla bat heldu zen ahaztutako Arka plazara ALI-0000 matrikuladun grisen furgoneta kamuflatu batean; barruan kutxa batzuk cava, baita bafleak ere.
Txantxak eta barreak tarteko, ekimen jator hark harrera ona izan zuen, bertaratukoek animuak eman, baita eskatu ere egin zuten hurrengo urtean errepikatzea. 1979. urtea zen eta gero eta jende gehiagok eskatzen zuen jarraitzeko.
Arrakastarekin konturatuta, aitzindari haiek behar bezalako herri-jaia antolatzea erabaki zuten: musikariak kontratatu, agertokia muntatu eta “Txanpan Etxea” famatua eraman zuten cava saltzeko bertaratutakoei, gau-jaiak sortzen zituen gastuak ordaintzeko.
Kexak ere izan baziren, zona horretako ostalariren batek protesta egin zuen, baita auzokideren batek ere lorik ezin zuelako egin. Udaltzainak ere hantxe ziren, gau-jaia bukatu behar zela behin eta berriro esanez.