Orain dela 3 urte Okerrak taldea elkarlanean hasi zen Arabako Elikagai Bankuarekin aprobetxatuz abuztuaren 6ko arratsaldean Arka plazan egiten dugun umeentzako gymkana.
Plazako hainbat puntutan jendeak utzi ahal ditu galkorrak ez diren elikagaiak, higienerako produktuak eta oinarrizko beharrik handienak dituzten lagunentzako bestelako artikuluak. Artikulu horiek kutxetan jartzen dira eta Elikagai Bankuko kideek jasotzen dituzte jarduera bukatutakoan.
Ahalik eta jende gehien erakartzeko asmoz, eta ondorioz, ahalik eta produktu eta elikagai gehien ekar dezaten, aurreko egunetan ekitaldiaren zabalpena egiten da txartelak jarriz eta Diario de Noticias de Alavako laguntzarekin.
Zinez eskertu nahi diegu lagun guztiei hiru urteotako laguntza; izan ere, elikagaietan 1.000 kilotik gora jaso dira eta ekitaldi honen arrakasta bermatu dute.
Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu gurekin elkarlanean aritzen diren gainerako nesken eta blusen kuadrillei zezen plazarako ibilbidean egiten duten geldiunea euren artikuluak eta elikagaiak uzteko.
Bihotzez, mila esker!