Okerrak Kirol Elkartea

Zergatik kirol taldea?

Urtea ez delako aste bakar batekoa, 52koa baizik!!!

KUADRILLA hitzak guretzat abuztuaren 5etik 9ra bitartean eta uztailaren 25ean hiriaren jaiez gozatzeko elkartzea baino askoz gehiago adierazi nahi du. Gure ustez “kuadrilla” urte osoan egiten da, edozein aitzakia ona da elkartzeko, beraz, zergatik ez bizikleta hartu eta elkarrekin irten? Edo mendian ibilbide bat egin?

Oturuntza baino lehen gosea egin behar delako

Elkarrekin egon, ondokoa hobeto ezagutu, pasadizoak kontatu, azken batean Okerrak taldea osatzen dugunon adiskidetasunaz gozatu mahai baten inguruan, dagokion bazkalondokoarekin edo afalostekoarekin, jakina. Guztion gustukoak dira janari ahogozagarriak, ardo onak… Horiek guztiak irabazteko zerbait egin beharko da, ezta? Batzuk primeran aritzen dira sukaldean… baina besteak?

Zoro batzuek kuadrilla gogotsua nahi dutelako

Zoro, baikor, ameslari batzuek, deitu nahi duzuen moduan, guztiak animatu nahi gaituzte kirol apur bat egitera. Ideia da mendian ibiltzea eta bizikletak ateratzea paseo bat emateko. Helburu nagusia jendea biltzea da, hartara, ibilbide osoa eta erritmoa egokiak izango dira guztiok egin ahal izateko. Hemen, esan dugun moduan, inportanteena da denok elkarrekin egotea, KUADRILLAN.

Blusa eta neska jantziak erakustea gustuko dugulako

Taldea sortzeko ideia izan zuten zoro berberak munduan zehar doaz txapelketaz txapelketa… Eta bazkalondoko baten batean, kirol talde bat egin behar zenez, bururatu zitzaien logikoena zela kirol arropa egokia txapelketetan erakusteko, baita taldearen irteeretan ere. Logika berari jarraiki, emaitza izan zen jaietako jantzietan inspiratutako ekipamendua.

Zeuek epaitu!

Natura gertu izanda, tarte baterako hiria utzi eta bertara joatea gozatzera baino ideia hoberik ez zaigu bururatzen… Mendira joan, pedalei eragin Lautadako errepide eta bideetan… Deskonektatzeko aukera, haize freskoa hartu eta kirol apur bat egin, besterik ez; indarrak berreskuratzea izango da gure saria.

Gustukoa dugulako, kirolak on egiten digu!

Aurreko arrazoi guztiak oso ondo daude, baina dudarik gabe inportanteena da gustukoa dugula; on egiten digu gustuko dugun kirola egiteak eta konpainia onean, are gehiago!

Okerrak-en denetarik dago: mendizaleak, txirrindulariak, futbolariak, saskibaloi jokalariak, pilotariak, patinatzaileak, triatletak, padel jokalariak, herri kirolariak, Arabako bolo jokoan ibiltzen direnak… Argi dago kirola gustuko dugula; ekuazioa erraza da:

“Kuadrilla” + Oturuntza + Kirola = OKERRAK KIROL ELKARTEA