Urteko Kuota

Okerrak kuadrillaren urteko kuota da modurik eraginkorrena jakiteko gaur egungo kideek bazkide izaten jarraituko duten. Hartara, urte hasieran 10€ ordainduta, urte horretako jaietan plaza erreserbatu egiten da, kuadrillaren zentsuan jarraikortasuna bermatzen da eta bileretan ahotsa eta botoa izateko eskubidea ematen du.

10€ horiek jaietako kuota -tik kendu egingo dira, jaietan neska edo blusa ateratzekotan.

Mekanismo honek ahalbideratzen du jakitea aldez aurretik eta zehatz-mehatz zenbat bazkide garen urtero, eta ondorioz, libre geratzen diren plazak ondo kudeatzea; hartara, jende berria sartuz gero, kuadrilla ez da masifikatuko.

Bestalde, erroldaren kudeaketa hobea egitea errazten duenez, bozketak, izen-emateak eta bestelako prozesuak arindu egiten ditu.